Mendiguren y Zarraua - Arragueta

Alberto Mendiguren industrialak, 1943ko amaiera inguruan, Mendiguren y Zarraua S.R.C-ren izenean -malgukiak ekoizten zituen Eibarko firma ospetsua- baimena eskatu zion udaletxeari, etxebizitzak eta pabiloi industrialak izango zituen etxe bat jasotzeko. Propiektuaren arabera, etxeak, baldintza moderno guztiak izango zituen, eta Arragueta kaleko 2. pegoran jasoko zen, Anton Martin edo Arikittaneko zubiaren kantoian (Martianton edo Pedromartingoa izenak ere ezagutu zituena).

Mendiguren y Zarrauarenko eraikinaProiektua Raimundo Alberdi y Abaunz-en lana zen, Francisco Aizpurua bere betiko aparejadorearekin batera burutuko zuena eta L itxurako oinplanoa zuen. Kantoiari segitzen zion oinplanoak, hormigoi armatuzko egitura zuen eta 8 pisuko eraikina izango zen. Sotoa, beheko solairua eta lehenengoa tailerrarentzako ziren, bulegoak barne; solairu bakoitzak 900 metro koadro inguruko zabalera hartzen zituen.

Tailerraren gainean, etxebizitzetarako beste bost solairu egin zitzaizkion, leku osoaren  mendebaldeko erdia. Beheko solairuak  eta lehenengoak  harlandu itxurako estalkia eta alakatutako ertzak zeuzkaten. Etxebizitzak zituzten solairuetan ostera, fatxada osoa inguratzen zuen balkoia, masa-hormigoizko karela zuena, kurba egiten. Azkeneko pisuak teila gorriko teilatua zuen goian.

Ez ziren ezta 10 urte igaro obrak bukatu zirenetik eta Mendiguren y Zarraua enpresak izandako arrakastak  tailerra handitu beharra ekarri zion, bai goruntz, –1953an Joaquín Dominguez Eloseguiren proiektuarekin 3 solairu gehitu zitzaizkion tailer erdiari–  bai zabaleran –1957an Aristegui eta Martínez Anidok sinatutako proiektuaren ondorioz tailerrak hegoaldeko fatxadaren ondoan zegoen Ego errekaren erdia hartu zuen.

Merkatuan izan zuen arrakasta hark behartuko zuen azkenan Mendiguren y Zarraua -eta Eibarko hainbat enpresa esanguratsu-  hirigunea eta  udalerria bera ere uztera  oraindik ere leku  handiagoen bila hazten jarraitzeko.  Gaur egun,  hasietako proiektu hartatik –etxebizitzetarako eraikina eta tailerra-   bakarrik etxebizitzak mantentzen du oraindik bere jatorrizko izaera. Tailerrak hartzen zuen leku hartan aspalditik daude administrazio-bulegoak.

Iturria: Udal Artxiboa; 6861.72 -6864.30-6877.05-6888.06-6900.04

Argazkia: Iñigo Artamendi

Dokumentuaren akzioak