Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Jose Antonio Iturrioz (1851-1916)

Antonio Iturrioz 1851ean jaio zen Eibarren eta Elgeta kalean zeukan lantegian beharrean zegoela hil zen 1916ko otsailaren 22an. Antonio Iturrioz Eibarko alkate izan zen 1897. urtetik 1901. urtera arte. Bera alkate egon zen sasoian herriak hirigintza-berrikuntza garrantzizkoenak bizi izan zituen: Untzagako plaza eta udaletxea, ospitalea, arma probatokia, eta abar.

Jose Antonio IturriozAntonio Iturrioz  Eibarko alkate izan zen 1897. urtetik 1901. urtera arte. Bera alkate egon zen  sasoian  herriak hirigintza-berrikuntza garrantzizkoenak bizi izan zituen,  Ramon Cortázar donostiar arkitekto ospetsua lanerako hartuta: Eibarren zabalgunea,  Untzaga plaza handitzea, erreka tapatzea, gaur dugun udaletxea jasotzea (1901. urtean inauguratu zena).  Urte horietan eraiki zen, era berean, 1904. urtean inauguratuko zen herriko Hospitala (Legarre auzoan).

Eibarko Plan Orokorra bere agintaritzapean egin zen; baita lehenengo Arma Probatokia ere.

Baina zalantzarik gabe etxeetara ura ekartzea  izan zen haren lorpen handiena. Ziriako Agirre medikuaren iritziz,  urak etxeetara sartzean gaixotasun gutxiago zegoen.

Eskola berriak egiten ere ahalegindu zen. Bere sasoikoak ziren Frontoi Zaharreko Eskolak. "Bainu etxea" ere egin zuen, 1906ko ekainaren 20an zabaldu zena. Antonio Iturrioz alkateak eibartarren higienea zaindu nahi zuen, zentzurik zabalenean. Bainu-etxean eskaintzen ziren zerbitzuak: 10 zentimo dutxa bakoitzeko; bainua hartzea, 25 zentimo ur hotzarekin eta 50 zentimo ur beroarekin. Zapatuetan doan zen arratsaldeko 4etatik 7etara.

Hala zioen Ignazio Anitua alkate izandakoak: "Antonio Iturrioz izan da Eibarrek izan duen alkaterik onena".

Antonio Iturrioz  liberala zen ideologiaz, Eibarko errepublikazaleen artean garrantzizkoa zen haren iritzia, "La Voz de Guipúzcoa"n idazten zuen.

Antonio Iturrioz, hileta

 Antonio Iturriozen hileta.

Dokumentuaren akzioak