Blas Etxebarria Agirregomezkorta (1892-1951)

Blas Etxebarria Agirregomezkorta Eibarren jaio zen 1892ko otsailaren 2an; 1951ko maiatzaren 13an hil zen 59 urte zituela.

Blas EtxeberriaEtxebarria familiak -"Urredunak" gaitzizenez ziren herrian ezagunak-   Espainia osoko damaskinatugintzari mende batean baino gehiagoan hornitu zion beharrezkoa zuen urre guztia. Familiaren  negozio hura bi anaia nagusienek hartu zuten euren esku,  Hilarión eta Gregorio. Blasek ordea, merkataritza ikasketak amaitu eta Orbea empresan hasi zen lanean;  horri esker Hegoamerikako herrialde asko bisitatu zituen produktuak saltzen.

1920. urte inguruan, sasoi hartako Banco de San Sebastián-ek Eibarren bulego bat irekitzea erabaki zuen eta  Blas Etxebarria hartu zuten zuzendari izateko. Blas Etxebarriak banketxe horretan  jardun zuen bere bizi guztian beharrean.

Urte haietako krisialdiaren gordinenean, Blas Etxebarriak sekulako bultzada eman zion industriari Eibarren; haren laguntza ezinbestekoa izan zen enpresa askorendako: kredituak ematen zituen bai, baina aldi berean finantza-aholku ezin hobeak.

Blas Etxebarriaren lana ez zen  enpresa txikietara bakarrik mugatu: ALFA  kooperatibak lehenengo estualdia izan zuenean, bere laguntzari esker atera zen onik. ALFAko Administrazio Kontseiluaren presidenteorde izendatu zuten; han, bere familiako beste gizon handi batekin egin zuen lan: Toribio Etxebarria bere lehengusuarekin; biak Txiriokalean hazitakoak, biak behargin amorratuak. Alfaren hedapenean zerikusi handia izan zuen Blas Etxebarriak.

Olabek eta Solozabalek 1920an sortu zuten "Manufacturas El Casco"ren  sorreran asko lagundu zuen Blas Etxebarriak.

Eibarko ekimen askotan hartu zuen parte: Armeria Eskolan, Arrate kultur-elkartean, San Andres Hospitalean , Casino Artista Eibarres-en…

Eibartar hau maitatua izan zen herrian Eibarko industriaren alde egin zuen lan guztiagatik. 1951ko maiatzaren 13an hil zen 59 urte zituela.

Dokumentuaren akzioak