Bustinduitarrak

Familia horretako belaunaldi asko eta asko izan ziren Eibarko armagintzaren garapenean zerikusi eta zeresan handia izan zutenak. Besteak beste, Agustín, Jose Joaquin, Juan Esteban eta Pedro Jose.

Agustin Bustindui: Eibarren jaio zen; kanoigina. Gremioetan hartu zuen parte 1741-58 bitartean. 1745ean gremioen diputatu izan zen, Eibarren izenean, Isabel Antonia de Erquiñigo andrearekin ezkondua, Jose Joaquinen aita izan zen, Errege Fabriketarako maisu etsaminatzailea izan zena; beste semea, Juan Esteban, hura ere kainoigin oso ona izan zen. Armagin legez bere marka zuen.

Jose Joaquin Bustindui Erquiñigo. Kanoigina; Eibarren jaioa, Agustin Bustindui eta Isabel Antonia de Erquiñigoren semea. Soraluzeko edo Plazentziako Errege Fabrikako maisu etsaminatzaile izan zen 1791-97 urteetan; gero Asturiasera joan zen arma-fabrika berri batzuk jartzera. Mª Antonia de Eguigurenekin ezkonduta egon zen; hura hil zenean Josefa Iriondorekin ezkondu zen. Juan Estebanen anaia zen eta anaiak bezala, berak ere armagin marka zuen. 

Juan Esteban Bustindui Erquiñigo: Kanoigina, Agustin eta Mª Antoniaren semea. Maria Teresa de Ascargortarekin ezkondua. Eibarko alkate izan zen 1793. urtean eta Batzar Nagusietako prokuradore Errenterian, urte berean. Bere sasoiko armaginik onenetakotzat zuten, eta Jovellanosek berak ere aipatzen du bere "Diarios"etan. Bustinduiren lanak ikusgai daude "Real Armería"  delakoan eta beste museo handi batzuetan; bereak izan ziren Gipuzkoak Fernando VII. erregeari oparitu zizkion pistolak.  Armagin legez bere marka propioa zuen.

Pedro Jose de Bustindui Ruiz de Bernedo
: Kanoigina, Soraluzen hil zen 1816ko apirilaren 6an, Catalina Guisasolarekin zegoen ezkonduta. 1804an Eibarko alkate zen. Bere marka zuen armagintzan.

Bustinduitarren arma

Iturriak: Armeros Vascos. Repaso Histórico-Raíces y desarrollo. Ramiro Larrañaga

 

Dokumentuaren akzioak