Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Fray Martin de Mallea y de Loyola

Misiolari eta itsasgizon eibartar hau Andres Martinez de Mallea eta Marina Osoa de Loyolaren semea zen, Loiolako Ignazioaren iloba. Fray Martin de Loyola XVI. mendearen erdialdean jaio zen Eibarren; Buenos Airesen hil zen 1606ko ekainaren 9an.

Fray Martinek frantziskotar jantziak hartu zituen. Lehenengo meza Alaejosen, Valladoliden, eman zuen.Gazte gaztetik izan zuen misioetara joateko gogoa; horrela, 1581. urtean, Filipinetarako itsasontzia hartu zuen beste 31 misiolari frantziskotarrekin batera; Txinara joan zen eta han espetxea eta tortura jasan ondoren, Macaora joan zen. Espainiara itzuli zen munduari buelta eman ondoren 1584an.

Indietako Kontseiluan frantziskotarrek zituzten arazoak azaldu ondoren, Gregorio XIII. Aita Santuaren bulda edo baimena lortu zuen berriro Ekialdera itzultzeko. 1587. urtean Txinan zegoen berriz ere, eta bere bigarren  bisita hau ez zen lehenengoa baino askoz hobea izan: bota egin zuten herrialde hartatik.

Felipe II.ari  misioetako arazoak zeintzuk ziren azaltzeko asmoz, Mexikora joan zen, Pedro de Unamuno jeneralarekin batera "Nuestra Señora de la Esperanza" itsasontzian.

1589. urterako munduari bigarren buelta emana zion. Hegoamerikako misioak izan ziren haren hurrengo helburua. 1594. urtean lurralde hartara eta 1601ean Asuncioneko apezpiku izendatu zuten. Indioen ebanjelizazioa frantziskotarren eta jesulagunen eskuetan utzi ondoren, Buenos Airesen hil zen 1606an.

Munduari lehen buelta eman zion hartan berak idatzitako bidaia-liburuak -gaur egun gutxi ezagutzen dena- arrakasta ikaragarria eduki zuen sasoi hartan: zehaztasun handiz deskribatu zituen urrutiko lurralde ezezagun haiek eta hiru itsaso handienak, Atlantikoa,  Itsaso Barea eta Indikoa.

Dokumentuaren akzioak