Jazinto Olabe Azpiri (1877-1957)

Jazinto Olabe 1877ko abuztuaren 15ean jaio zen Eibarren, eta 1957. urtean hil zen. Margolari ezaguna izan zen.

Jacinto OlabeBederatzi urte zituela Argentinara joan zen bere familiarekin. Han egin zituen lehen marrazki ikasketak, Sofonías Krnensék pintore hungariarra irakasle zuela.

Hamazazpi urte zituenean aita hil zitzaion; Argentina utzi eta Eibarrera bueltatu zen familia osoa.  Madrilgo San Fernando  eskolara joan zen ikastera. Han 5 urte egin zituen, ikasletik onenetakoa zen eta garai hartako maisu handienak ezagutu zituen: Moreno Carbonero, Anglada Camarasa, Eduardo Chicharro.. baita bere sasoikoak ere, Arrúe, Zubiaurre, Arteta…

Ikasketak amaitu zituenean, 1901. urtean, Eibarrera bueltatu zen, baina pintura alde batera utzi eta  damaskinatugintza ikasi zuen, hala ere, arkatzez eta ikatzez koadro asko egin zituen. Eibarko Industriaren Erakusketan izan zuen arrakastaren ondorioz eta Fermín Calbetón edo Ignacio Zuloaga bezalako jende ospetsuaren babesa jaso ondoren, margolaritzara itzuli zen. Handik aurrera enkarguak etengabe iritsi zitzaizkion, herritik kanpo sarritan erakutsi zituen bere lanak. Eibarren Eibarko kultur ekintza askotan lagundu zuen.

Urte askoan izan zen Eibarko Marrazki edo Dibujo Akademiaren maisu eta zuzendari. Karlos Elgezua eta Lukas Alberdi, beste askoren artean, bere ikasleak  izan ziren.

1977. urtean bere jaiotzaren 100. urteurrena ospatzeko, Eibarko Artisten Elkarteak erakusketa bat antolatu zuen Udaletxeko kultura aretoan.

Erretratu-egile aparta,  "La niña enferma", "La buena madre", "El piropo", "Madina anderea"ren erretratua,  "don Mateo de Orba"ren erretratua, "Autorretrato" y estudio lanak bereak ditugu. Eibarko udalean berak egindako hiru erretratu daude, Jose Antonio Guisasola eta Catalina Vigné haren emazteari egindako erretratu bana, eta Tiburtzio Anituarena. Olabek, Ziriako Agirre medikuaren eta Blas Etxebarriaren koadroak ere egin zituen.

Dokumentuaren akzioak