Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Juan Antonio Mogel (1745-1804)

Juan Antonio Mogel Eibarren jaio zen 1745eko abenduaren 6an eta Markinan hil zen 1804. urtean. Juan Antonio Mogel Euskal literaturako idazle ospetsua izan zen; lan asko egin zituen hizkuntzaren jatorriari buruz, euskarak beste hizkuntza batzuekin zuen lotura ere aztertu zuen.

Mogelek Calatayudeko jesuitekin ikasi zuen. Gero Calahorrako seminarioan ikasi zuen. Hogeita bost urterekin Markinako parrokian hasi zen lanean eta hogeita bederatzirekin Etxebarriko parroko zen. Real Sociedad Bascongada de Amigos del País-eko kidea, garai hartako jakintsu  asko ezagutu zituen (Peñaflorida, Samaniego …).

Peru Abarka, MogelJuan Antonio Mogelen lanik ezagunena "Peru Abarca" (1802) da. Euskaraz idatzitako lehen elaberritzat dute askok. Gazteleraz 1899. urtean argitaratu zen. Bere lan  gehienak euskaraz idatzi zituen, bere euskalkian, baina baita gipuzkeraz ere: "Konfesio eta komunioko sakramentuen gañean erakasteak". (1800), gipuzkeraz; "Konfesino ona" (1803) eta "Kristaubaren jakinbidea" (1805) bizkaieraz. "Paskalen gogamenak" (1899) obran Paskalen hausnarketa  filosofikoak jasotzen ditu.

Juan Antonio Mogel bi iloba eduki zituen: Joan Jose Mogel (1781-1849) eta Vicenta Mogel (1782-1852). Idazle  oso ezagunak  biak.

Hizkuntzaren alorrean idatzi zituen lanen artean, bi aipatzearren,  "Historia y geografía de España ilustrada por el idioma Vascuence" (1800) eta "Cartas y disertaciones de D. Juan Antonio Mogel sobre la lengua vascongada" aipatuko ditugu. Bi lan horietan sasoi hartan hedatua zegoen basko-iberismoaren tesia islatzen da, Etimologian eta penintsulako leku-izenetan oinarrituta.

Dokumentuaren akzioak