Burilak

Ez al ditxuzue ikusi grabadorien biarrak? (O.E.H., Luis Michelena). Grabadore gubilarixak grabatzeko erabiltzen daben galtzairuzko esku-erraminttia. Asko daude: eskuaidekua, kolpekua, hortz-bikua, atzamarduna… Eskuaidekua: Metalian, eskuaidian, trazu garbixak eta bizar bakuak egitteko erabiltzen dan gubilla, bultza egitteko kirten biribilla dabena Ebateko gubilla: Perfillak egitteko grabadoriak erabiltzen dabena. Atzamarduna: Hortz bi baiño gehixagoko gubilla. Horzbikoa: Hortz bi dittuan gubilla, trazo edo ebagi bi batera egitteko erabiltzen dana.(Eibarko Hiztegi Etnografikoa, Serafin Basauri eta Asier Sarasua). Antzuelon gubillak biar fiñak ataratzen zittuan/ Ofiziora jatxitzen ziran mutillen lelengo zeregiña, gubill-zabalakin bizarrak kendu forjauari. (Flexiones verbales y lexicon del euskera dialectal de Eibar, Toribio Etxebarria). Gubil-zabal: Maillukiaz edo mailluaz joka, metala eta harrixa lantzeko esku-erremeinttia. (Bergara aldeko hiztegia, Juan Martin Elexpuru) Neurriak: 10 zm. Luzera txikiena eta 14 zm. Luzera haundiena. Fondua jo: Gubillisten operaziñua. Punto tenpledunakin erliebian fondua pikatzia erremintta markak ezkutatzeko. Mate latz bat dala esan leike.
Burilak

Alberto Garate grabatzailearen tresneria. (1994, Eibarko Udal Artxiboa)

Gaztelerazko izena Herramientas de grabador: Buriles.
Euskarazko izena Burilak
Eibarko euskarazko izena Gubilak

Dokumentuaren akzioak