Trintxa

Zurginek erabiltzen duten txirbil-harroketazko esku-erreminta. Zizelaren antzekoa da eta honen antzera erabiltzen da, baina zabalagoa eta zapalagoa izaten da. (www.euskadi.net/euskalterm/indice_e.htm). Zura lantzeko erabiltzen dan galtzairuzko tresnia, zizelan antzekua baiña zabalagua eta zapalagua. Egurrari zuluak garbitzeko erabiltzen dan erramintta zorrotza. Klase asko dagoz: biribilla, lauak, hiru puntakuak, erdi biribilak... Oin danak formoia esaten dabe, baiña formoia erderaz da. Lehenago esaten eben eztanbedarra, hamen, ta enkanbio Bizkaixan trintxia. (Eibarko Hiztegi Etnografikoa, Serafin Basauri eta Asier Sarasua). Neurriak: 15,5 zm. Luzera guztira, 7 zm. Orri-luzera eta 0,5 zm.orri-zabalera.
Trintxa

Pedro iriondo kaxa bat lantzen trintxa bat erabiliz. (1994, Eibarko Udal Artxiboa)

Gaztelerazko izena Formón
Euskarazko izena Trintxa
Eibarko euskarazko izena Trintxa. Eztanbedarra. Formoia.

Dokumentuaren akzioak