Arrain zopia

EITTEKO BIHAR DANA.

Zapua; almejak; zurittutako ganbak; pistolia; kipulak; zanahorixak; porruak; tomatia; kopatxo bat brandy.

ZELAN EIÑ.

Berduria egosi bihar da (zanahorixak, porruak ta kipulak). Ondoren, iragaztontzixan pasau. Horko saldan zapua egosi biharko da geruago. Momentuz, behintzat, ‘Starlux’ pastillia gehittu bihar jako. Pistolia ta tomate apur bat saldatara bota eitten da. Pistolia einda daguanian bota bihar da zapua, txiki-txiki einda. Horreri almejak ta zurittutako ganbak gehittu bihar jakoz. Horren ostian, brandy kopatxua bota. Laga 15 minututan egosten. Hobia egoteko, bezperan einda egotia komeni da.

(Itur-ondo Elkartea).

Dokumentuaren akzioak