Bakaillau zopia

EITTEKO BIHAR DANA.

Beheratutako bakillaua; pistola ogixa; olixua; berakatz buru bat; gindilla gorri txiki bat; pastilla bat ‘Avecrem’; gatza; arrautza prijidua.

ZELAN EIÑ.

Lurrezko kazuela baten olixo apur bat berotzen laga, berakatza ta gindilliakin. Pistolia bertara bota. Fin-fin zatittuta egon biharko dau pistoliak. Gero, lapikoko ura gehittu bihar jako, beti be piskanaka-piskanaka. ‘Avecrem’a ta gatza bota. Gorputza hartzen juan bihar dau. Astiro. Danera, 45etik 60 minutura bittarteko denporia bihar dau. Beheratutako bakillaua, izpittuta, azken momentuan bota bihar da lurrezko kazuelara. 10 miñuturen ostian, einda egongo da. Nahi izan ezkero, arrautza prijiduren bat bota leikixo.

(Urkipe Elkartea)

Dokumentuaren akzioak