Bakaillaua bizkaittar modura

EITTEKO BIHAR DANA.

1,5 kiloko bakillaua; tomatia, hiru pote; pikilloko piparrak, pote bat; orixua, 3 dl.

ZELAN EIÑ.

Lehelengo, bakillaua pil-pillera eingo bagendu moduan prestauko dogu. Gero, tomatia aparte eingo dogu, kipula apurtxo batekin. Pipar txorizeruak (4 edo 5) hartuko dittugu, ondoren, eta euren mamiña tomatetara botako dogu. Txinotik pasauko dogu gero tomatia ta pipar txorizeruekin eindako nahastia eta bakillaura bota. Gero, piparrak ein eta gaiñian bota bihar dira.

(Umbe Elkartea)

Dokumentuaren akzioak