Bakaillaua saltsan

EITTEKO BIHAR DANA.

10 tajada bakillau erdirakuak; olixo ona, litro erdi; berakatza, buru bi.

ZELAN EIÑ.

Lehelengo, 48 ordu eduki bihar da bakillaua beratzen, gatza kentzeko. Egunian hiru bider ura aldatu bihar jako. Bakillauaren ur hori gorde eingo dogu botilla baten. 48 ordu pasau ostian, eguardixan, bakillaua etara ta bandejan ipiñi, ta, bai gañian ta, baitta azpixan be trapuak ipiñi. Hau danau bakillauak azala gora begira dakala eingo dogu. 40 minutu eukiko dogu sutan, olixo ta berakatzakin, ta sikatzen bada, botillan gordeta dakagun ura botako detsagu ertzetan, kutxarilla batekin.

(Bekuak Elkartea).

Dokumentuaren akzioak