Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Basarriko oillaskua

EITTEKO BIHAR DANA.

Kilo t’erdiko baserriko oillasko bat; 4 piper handi (2 berde, 2 gorri); 4 tomate; 6 kipula ertain; ardau zurixa; oliba olixua; txorta bat usain-bedar (eriñotz, erramua, erromeroa edo ezkaia); gatza; piperrautsa.

ZELAN EIÑ.

Oillaskua zati haundittan ebaitta, gazpipertu eta gorritu sartaiñian, olixotan. Atera bertatik eta sartu lapikuan ardo zurixakin. euki hor, lapikua tapauta, 30 bat minutuan, bedar-txorta horrekin. Bittartian, labia altuenian ixotu eta bertan sartuko dittugu piparrak eta tomatiak, errazago zuritzeko, mamitzeko. Sartaiñian geratu dan olixotan kipulak, txirrindola fiñ-fiñetan erregosiko dittugu su bajuan. Kontuz piparrekin, ez erre hatzak, moztu tiratan eta gehittu sartaiñera. Tomatiak be sartu eta tenedoriakin zehe-zehe eiñ. Piperrekiñ ez eiñ pure, hobe da berdura-zatixak dastatzia. Azkenian, oillaskua atara lapikotik eta sartaiñian ipiñiko dogu. Ordu t’erdixan einda dau.

(Erdi-bana Elkartea).

Dokumentuaren akzioak