Bilixa-heguekin betetako alkatxofak

 

EITTEKO BIHAR DANA.

Alkatxofak; idarrak; bilixaren heguak (konfittautakuak); arakatz binagretia.

ZELAN EIÑ.

Alkatxofak garbittu eta egosten ipiñi. Idarrak be egosi ta einda daguazenian, puregaillutik pasau. Poteko bilixa-heguak baiñu marian ipiñi, daken koipia kentzeko. Gero hegaztixon okelia hatzamarrekin izpittu. Alkatxofak, mamiña kenduta, bilixa-heguekin bete. Bandejan ipiñi ta laban sartu (200 gradutan, euki bost minutuan). Etara eta gaiñetik idar-puria bota eta magurdixakin eindako binagretia gehittu, ohia eitten berakin.

(Kamarroak Elkartea).

Dokumentuaren akzioak