Hegaluzia kipuliakin

EITTEKO BIHAR DANA.

5 zentimetroko hegaluze xerrak; 5 kipula; 5 pipar berde;olixua; gatza.

ZELAN EIÑ.

Kipula guztiak julianan moztu bihar dira. Pipar berdiakin gauza bera eitten da. Olixua eta gatza botatzen jakuez (komeni da gatza botatzia, hobeto ein deiñ) eta dana suan ipintzen da. Ondo ein bihar dira, melatu arte. Hegaluziari gatza bota bihar jako eta zartagiñ batian edo bestela, hobe gaiñera, plantxa gogorrian, olixo pixka batekin eingo dogu. Bi miñutu alde batetik eta, bueltia emonda, beste bi bestetik, eta kendu eitten da. Gero, kazuela batian, kipulia eta pipar berdia jartzen da azpixan, xerra gaiñian eta, honen gaiñian, kipula eta pipar gehixago. 15 miñutuan sutan eduki ta gero einda dago. Hegaluzia normalian sikua izaten bada be, kipuliakin askoz gitxiago sikatzen da eta jugosuagua geratzen da.

(Alperrak elkartea).

Dokumentuaren akzioak