Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Karakolak

EITTEKO BIHAR DANA.

Karakolak; olixua; kipulia; berakatza; zanahorixak; 3 pipar txorizero; urdaixa; txarri-saiheskixa; ardau zurixa; tomatia; 8 intxaur; uruna; piparmiña, txorizua; urdaiazpikua.

ZELAN EIÑ.

Karakolak ondo garbittuta egon bihar dira. Plater hau prestatzeko, lehelengo olixua, kipulia txikittuta, berakatza, bi zanahorixa, hiru pipar txorizero, urdaixa eta txerri-saiheskixa –hau be txikittuta- kazuela baten eitten dira. Gero, karakolak bota bihar dira. Sutan euki ta gero, ardau zurixa eta ura edo saldia gehittu. Bi bat ordu euki eitten eta karakolak biguntzen diranian, zanahorixak eta piparrak etara eta txikittu. Tomatia, zanpatutako zortzi intxaur, uruna ta piparmiña bota eta dana egosi, poliki-poliki. Azkenian, txorizo ta urdaiazpiko zatixak bota leikez.

(Goi-Argiko errezetia).


Dokumentuaren akzioak