Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Langostia "a la importancia"

EITTEKO BIHAR DANA.

2 kiloko itsazapua; piparhautsa ero pimentoia; maionesia; idarrak; esparraguak; alkatxofak; porruak; kipulia; berakatz buruak; gatza.

ZELAN EIÑ.

Itsazapua garbittu eitten da. Lapiko batian, urakin, porrua, kipulia eta bi buru berakatz sartzen dira eta gatza be botatzen jako. Gero, zapua sartzen dogu bertan eta egon deilla bost miñutu inguru, irakiten hasi arte. Jarraixan, zapua etarako dogu, erdiko hazurra kenduko detsagu eta piparhautsakin untauko doguz zati bixak eta papel albalian enbolbiduko dogu. Hilobaliakin lotuko dogu eta lehengo uretan sartzen dogu barriro, beste 25 miñututan. Egosi ta gero, etara eta frigorifikuan sartzen da hurrengo egunerarte. Soltau eta zentimetro bateko tajadak eitten dira. Bandejian ipiñi eta maionesakin tapatzen dogu. Aurretik idarrak, esparraguak eta alkatxofa txikixen bihotz batzuk egosiko dittugu, honek guztiak zapua laguntzeko. Mahaira etara.

(Ipurua Elkartea).

Dokumentuaren akzioak