Larrarte oillagorra

EITTEKO BIHAR DANA

5 oillagor; kilo bi aguja okela (solomo faltsua be esaten jako); kilo bat kipula; 500 gramo zanahorixa; 3 berakatz buru;  20 koillarakada olixo; litro erdi ardau zuri.

ZELAN EIÑ.

Tarteria sutan ipiñi 20 koillarakada olixo eta 3 berakatzokin. Berakatzak ondo erretzen diranian, etara. Ondoren, zati haundittan ebaittako okelia eta oillagorrak bota. Hegaztixoi ez kendu ez bururik ez triparik. Eraiñ eten barik. Okelia eta oillagorrak erretzen diranian, gehittu kipulia eta zanahorixak zehe-zehe ebaitta. Ondoren, eraiñ espumaderiakin. Tapia ipiñi eta su baju-bajuan euki ordu t’erdi inguru. Segi eraitten. Larregi sikatzen bada, bota ura koillariakin. Eiñ baiño ordu erdi lehenago litro erdi ardau zuri gehittu. Zerbitzen hasi baiño hamar bat minutu lehenago, oillagorrak erdibittu eta tripak kendu. Ondoren, okelia eta saltsa 10 oillagor erdixekin batera buztiñezko kazuelan ipiñi. Tripak pasapurean eixo eta gaiñera bota. Irakiñaldi bat emon eta zehe-zehe eindako perejilla bota. Bero-bero dagoela etara.

(Beti-asarre Elkartea).

Dokumentuaren akzioak