Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Marisko kremia

EITTEKO BIHAR DANA.

 150 gramo ganba; 400 gramo zigala; 200 gramo mojojoi; kipula bi; zanahorixa bi; porru bat; gindilla bat; kopa bat koiñaka; jereza, baso larena; arrautza egosi bi; pipar txorizero bi.

ZELAN EIÑ.

Zigalak eta ganbak zurittu. Litro bat urakin ta mariskoen hondarrekin eta buruekin saldia eiñ. Kazuan mojojoiak irakitten euki zabaldu arte. Barrukuak zati-zati eiñ ta iribixagailluan pasau salda apurrekin. Metalezko kazuelan berdurak zehetuta eta gindillia erdibittuta ipiñi. Su ertaiñean ipiñi 10 bat minutuan, ta ondo eraiñ itsatsi ez deiñ. Gehittu mariskua eta mojojoiak. Sartaiñian kipulua ipiñi. Gorritzen danian, koñakakin sutu (flanbeau) ta marisko-kaldua ta geratzen den koñaka gehittu. Iragazi eta kazuelara bota. Buruak eta marisko hondarrak pure gailluan pasau eta bota. Irakiñ bost minutuan. Arrautza-gorringuak birrindu eta iribixagailluan pasau salda apurrakin eta kazuelara bota. Pipar txorizuak zatittuta ur epeletan ordu erdixan euki. Irakitten dabenian, alanbrezko iragaztontzittik (txinoa)  pasau kremiaren kazuelara.

(Gure-bastarra Elkartea).

Dokumentuaren akzioak