Patatak porru, zanahorixa eta arrautzekin

EITTEKO BIHAR DANA.

Kilo t’erdi patata; kilo t’erdi porru (zurixa bakarrik); kilo bat zanahorixa; 3 arrautza egosi; 20 koillarakada orixo; 4 berakatz.

ZELAN EIÑ.

Porruen zurixa 8 bat zentimetroko zatixetan ebai. Zanahorixak zurittu eta gero rodajetan ebai. Kazuela batean ura, porruak eta zanahorixak bota eta sutan ipiñi. 10 bat minutu egosten daroianian patatak eta gatz pixkat gehittu. Einda daguanian, saldia kendu eta lurrezko kazuela batera pasau. Sartain baten 20 koillarakada olixo eta 4 berakatz ipiñi. Berakatz gorritu ostian, berduren gaiñera bota sartaiñekua. Azkenian 3 arrautza egosixak 5 zattitan ebaitta gaiñian ipiñi eta mahaira atera.

(Botellin Elkartea).


Dokumentuaren akzioak