Sanblasa

EITTEKO BIHAR DANA.

Mantekillia; azukria; 6 arrautz; kilo t’erdi urun; lebaduria.

ZELAN EIÑ.


Azukria ta mantekillia, bakotxa kilo erdi, ondo nahastau. Gero, mantekilla ta azukriakin eindako masiari sei arrautza bota eta ondo nahastau. Horren ostian, uruna ta lebaduria gehittu. Laban sartu aurretik, geuk nahi dogun formia emongo detsagu. Labia 210 gradutan ipiñi eta 10-15 miñutu pasatzen diranerako, opilla einda egongo da  seguruenik. Zurixa eitteko, arrautza zuringo bat eta 400 gr. Azukre bihar dira. Azukria egosten ipintzen da eta, bittartian, zuringua iribixau zeinkie. Gero, azukre egosixa ta zuringuaren erdixa nahastau bihar dira, apurka-apurka, zurixak gorputza hartu arte. Gogorregixa geratu ezkero, ur tantan batzuk bota. Zurixa opil gaiñian jarri eta, gogortzen ez bada, laban sartu segundu batzutan eta etara.

(San Andres pastelerixako errezetia)

Dokumentuaren akzioak