Txahal-sahiets erria

EITTEKO BIHAR DANA.

5 kilo sahiets; kipula kilua; 6 berakatz buru; idarrak; zanahorixak; txanpisak; pipar berdiak.

ZELAN EIÑ.

Lehelengo gatzakin igurtzi saihetsa eta binagre piskatekin be bai, okelia bizitzeko balixo dabelako honek. Sartu labian ordu erdi edo hiru ordu larenian, kolore pixkat hartu arte. Okelia einda dauanian, gero bota berduria: kipulia, zanahorixak, idarrak eta txanpiñoiak. Hamen pipar berdiak be botatzen jakoz. Gero laban sartzen dogu. Hasieran ur barik ein dailla, baiña baezpada be, albuan euki  bihar da berotutako ura ‘Starlux’ pixkatekin. Ez bada sikatzen, ez bota. Etara baiño ordu laurden lehenau, sua igo. Dana papilla einda geratzen da. Bestela, berduriakin ein leikena da be puregaillutik pasatzia eta pure moduan etaratzia. Puntua hartu bihar da, hori bai. Pare bat ordu bihar dira guztira.

(Uso-bide Elkartea).

Dokumentuaren akzioak