Txarrikumia laban

EITTEKO BIHAR DANA.

4 kiloko txarrikumia; ardo zurixa pixka bat; gatza; ura; “pazientzia asko”.

ZELAN EIÑ.


Txarrikumia kanalian lau kilo edo emon dittuena izan bihar da, tostoia ez dadilla izan. Osua ipintzen da, urritzaren makilla batzukin, ez deiñ pegau. Bandejan pegau eitten da eta azala lehertu. Gaiñera urritzarena komeni da izatia, gustua ez emoteko janarixari, piñuak emongo liokixon moduan. Labia ondo berotuta daguanian,  txarrikumia barrutik eta kanpotik gatzittu eitten da. Olixo pittin bat bota leike gaiñetik. Kutxilluakin pintxau ezkero, ez da barriro ixten. Hiru edo lau ordu bihar dira ondo eitteko.

(Piztu Elkartea).

Dokumentuaren akzioak