Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Zorionak marmittakua

EITTEKO BIHAR DANA.

Atuna, kilo bat; patatak beste kilo bat; bi kipula erdi tamaiñokuak; lau pipar berde; lau berakatz txatal; tomate haundi bat; pipar txorizero bi; zortzi olixo koillarakada; ardau baso bat.

ZELAN EIÑ.


Pipar txorizeruak remojuan laga hamar ordu biguntzeko. Bestela egosi. Atunari azala, grasak eta hazurrak kendu. Zentimetro biko daduetan zatittu ta gatzittu. Atunari kendutako sobrak eta berdura pixkat egosi ordu erdixan. Iragaztontzitik pasa eta salda hori marmittakua eitteko erabilli. Tomatia uretan erre, azala kentzeko eta gero daduetan moztu. Olixua, kipulak, piparrak eta berakatzak, txiki-txiki einda, gorritzen ipiñi. Koloria hartzen dabenian tomatia gehittu, handik bost minutura patatak zatixetan eta ardau basokadia bota. Dana sueztittu miñutu batzutan eta lehengo saldia gaiñetik bota, patatak tapau arte. Gatza juan botatzen eta ixa amaitzeko daguanian puregaillutik pasatutako pipar txorizeruak. Patatak egositta daguazenian, atuna bota. Hiru miñututan irakiñ eta laga erreposatzen. Salda pixkat euki bihar dau.

(Zorionak Elkartea).

Dokumentuaren akzioak