1- Arrate

ib1001.jpg

Ibilaldi hau, Arrateko Amabirjinaren Santutegiaren ondoan hasten da, Eibarretik 8 kilometrora.

Eibarrera doan errepidetik abiatuko gara eta aurreneko biurgunean, Krabelin hotelaren ondotik, hotela atzean utzi eta eskubira igotzen den pista bat hartuko dugu. Pista horrek, handik metro batzuetara berriro ere errepidera jotzen du (660 m.).

Metro batzuk aurrera, trafiko seinale bat dagoen lekuan eskubira ateratzen den pista hartuko dugu. Pinu zurien artean ibiltzen segitu eta lehenengo bidegurutzean ezkerrera hartuko dugu (1020 m.).

Hurrengo bidegurutzean berriro ezkerretara hartuko dugu, belarrez estalita dagoen bide batetik. Ezkerrean bailara osoa ikusiko dugu: Eibarreko industrialdea, Santa Krutz ermitta eta Unbe kiroldegia.

Arrate

Arraten, hain ezaguna den eliza eta amabirjinaz gain, atsedena hartzeko aukera ere badugu. Eguna lasai-lasai pasatzeko leku aproposa. Santutegia Euskal Herri osoan da ezaguna, eta irailaren 8an eta hurrengo asteburuan ospatzen den erromeriara jende ugari hurbiltzen da urtero. Eraikina nabe bakarreko eliza handia da; nabe bakarrekoa eta atariduna. Elementu aipagarri asko ditu elizak: erretaula, Ignazio Zuloagaren margo-lanak, sabaia eta bertatik zintzilik duen itsasontzia, etab.

Baina Eibarko jendearentzat eta ingurukoentzako elementurik aipagarriena bertan dagoen Arrateko Amaren XIV. mendeko irudia da. Irudi honek eibartarren artean debozio handia du, eta horrez gainera, Euskadiko eta txistularien Ama ere bada, eta Karmengo Amarekin batera euskal arrantzaleena ere bai. Antzinakoak dira bertarako erromesaldiak eta bere omenezko kopla zein bertsoak.

 

Dokumentuaren akzioak