3- Usartza - Ixua

ib1003.jpg Bideak atseden hartzeko lekura garamatza: hemen dauzkagu eserlekuak eta mahaiak (2800 m.).

Hala ere, atseden leku horretara jo baino lehen, geure bideari segituko diogu eta Usartzara heldu baino lehen, eskumara geratzen dena hartuko dugu, "haurdun dauden pasealekua", Kalamuara doana. Ez ahaztu lehen esandakoa: eskumako bidea da gurea, bide nagusia, GR marka zuriak eta gorriak dauzkana.

Pinu zuriak dauden lekura jo eta 1926an lehen aldiz jaso zen iturrira helduko gara, 1945 berregin zena. Metro batzuetara dago 1961ean egindako aterpea. Bai iturria, bai aterpea "Club Deportivo de Eibar- Eibarko Klub Deportiboa"k egindakoak dira (4590 m.).

Usarza - Ixua

Iturria ere badagoen leku honetan atseden har dezakegu, otarlekoa jan edo hamarretakoa egiten dugun bitartean eta haurrak gozaten duten bitartean. Zerbait beroa hartu nahi izanez gero, asfaltaturiko bidean behera 200 m. jaitsi eta Ixuara iritsiko gara. Bertan dago jatetxea.

 

Dokumentuaren akzioak