Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

4.- Urkidi torrea eta gurutzea

ib6004.jpg

San Andres parrokia ikusgarria bisitatu ostean, Urki auzorantz joko dugu. Gaur egun auzo handi eta jendetsua, orain 40 urtera arte herritik kanpo zegoen baserri-auzoa zen. Elgetakaleko Portaletik irten, eta Elgeta-Bergararantz zihoan bidearen bazterrean zegoen. Bost baserri zituen, Urki Guena, Urki Kurutzekua, Urki Barrena (edo Txatxingua), Urki Garro (edo Ferranenekua), eta Sarasketanekua (edo Amuategi), eta baita dorretxea (Takillangua izenez ezaguna) eta baseliza ere. Gaur egun, azken urteotan egindako etxeen artean ezkutaturik, antzinako bide zaharraren aztarren alboan, antzinako dorretxea besterik ez dugu aurkituko. Nahiko egoera kaskarrean, baina oraindik ere garapenari aurre eginez. Elementu aipagarrien artean ate nagusi dobeladuna eta bere egitura zurrun eta sendoa.

Gainontzeko eraikuntza guztiak betiko desagertu dira. Baserri gehienak etxeak egiteko bota ziren 1950-1960 bitartean, eta San Lorenzo baseliza eta Urki Guena baserria autopistak jan zituen urte batzuk geroago. Gaur egun Kurutzekua baserria geratzen da, baserriari izen ematen dion harrizko gurutzea atarian duelarik, baina inguru horretan ere etxeak eraikiko dira laster.

Argazkia: Urki Kurutzekua baserria eta atarian duen gurutzea, 2002. (Asier Sarasua).

Dokumentuaren akzioak