6.- Abanzabalegi baserriak

ib2006.jpg Abanzabalegi edo Amezabalegi 1498an aipatzen da lehenengo aldiz leku-izen moduan. Baserriaren berri, aldiz, 1747. urteko idazkietan izango dugu aurrenekoz. Jatorriz baserri bakarra, XIX. gizaldian bitan zatitu zen: Abanzabalegi Goikoa eta Abanzabalegi Behekoa. 1890 inguruan erre eta goitik behera berriztu behar izan zen. Garai beretsuan, etxaburuko abeletxea ere handitu, egokitu eta baserri bihurtu zen. Gaur egun Abanzabalegi Abeletxe izenez ezagutzen dugu. Inguru honetatik Mandiola-balle osoa ikusiko dugu, Santa Kurutzetik hasi eta Ermuko muga den Lindari mendi-magaleraino, Urko gure buruen gainean eta Eibar hanketan ditugularik. Ibilbidea amaitzeko, porlanezko pista hartu, eta beherantz egingo dugu. Nahi badugu, bidea jarraituz Iturburu Ikastolara eta handik, errepidez, herriraino; bestela, mendiz, Miraflores edo Arrajola ingurura, eta handik Untzagara, irteera-leku berera.

Argazkia: Mandiola Balleko zelai eta baserriak Abanzabalegi ingurutik begiratuta, 2000 (Asier Sarasua).

 

Dokumentuaren akzioak