Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2.- Untzueta jauregia

ib4002.jpg Azitaingo ermita bisitatu ostean, parean dugun Untzuetatarren dorretxe-jauregira joko dugu. Gaur egun La Salle Ikastetxea denak interes historiko handia du, Eibarri buruzko lehen albisteak (1193. urtekoak) jauregi honekin lotuta daudelako. Eraikuntza, jatorriz, Untzuetatarren dorretxea zen. Hala ere, gaur egun ikus dezakegun eraikuntza, erabat aldatuta dago. Untzuetatarrak, Oñaztar eta Ganboatarren arteko gudatan murgildurik ibili ziren, eta guda horien ondorioak ezagutu zituzten: dorretxea erre eta suntsitu egin zieten. Egun ikus dezakegun eraikuntza estilo barrokoan eraikia izan zen, eta elementu aipagarrien artean Untzuetatarren armarri ikusgarria da elementu aberatsenetarikoa, eta baita eraikuntzaren egurrezko sabai landua ere.

Argazkia: Untzetatarren armarria (Indalecio Ojanguren Bilduma, Eibarko Udal Artxiboa).

 

Dokumentuaren akzioak