Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

10.- Arrate Ballea

ib4010.jpg XXI mendeko lehenengo urteak dira, eta denok nabari dugu nola aldatu diren ohitura, paisaia, inguru eta bizimodua azken 50 urteotan. Gure herriak ehundaka urtean ezagutu izan duen bizimodua goitik behera aldatu zaigu oso denbora-tarte laburrean. Baina oraindik badira larregi aldatu ez zaizkigun txokoak, eta horien artekoa da Arrate Ballea. Izan ere, auzo hau izango da Eibarren (Aginagarekin batera), baserri eta baserritarren mundua ondoen gorde duen auzoa. Lur aldetik bailara txiki samarra izan arren, baserri ugari topatuko ditugu auzo honetan, eta gehienak martxan. Ondorioz, baserri zainduak, zelai eta baso erakargarriak, eta patxada aurkituko ditugu auzo honetan, aspaldiko itxura duen auzoan.

 

Argazkia: Arrateko eliza eta ingurua airetik ikusita eta barren-barrenean Eibar. 1990 inguruko argazkia (Paisajes Españoles, Eibarko Udal Artxiboa).

 

Dokumentuaren akzioak