11.- San Martin baseliza

Gaur egun txabola moduan erabiltzen den ermita hau izen bereko baserriaren aldamenean dago. Egitura laukia, luzexka, 15,10 m luze eta 7,75 m zabal da. 1950 ingurura arte korua eta kanpaiak ere bazituen, baina gaur egun oso eraldatuta eta apurtuta dago. Hiru altare zituen, San Martin, San Antonio eta San Prudentziori eskainitakoak. Baseliza honi buruz ezagutzen dugun aipamenik zaharrena 1556koa da.

 

Argazkia: Eibartar taldea Arrateko eliza parean XX mende hasieran (Castrillo Ortuoste Fondoa, Eibarko Udal Artxiboa).

 

 

Dokumentuaren akzioak