Arestiburu

Deskargatu: KML - GPX
Zenbakia
01
Koordenatuak

X: 541351 Y: 4781234
Lat: 43.1808590849 Long: -2.49244826038 (+ gehiago koordenatuei buruz)
Altuera
275
Kategoria
Lurralde-muga. Mugarriak hiru udalerri banatzen ditu: Eibar, Ermua eta Zaldibar
Ezaugarriak

Hiruki-formako oinarria, prisma itxura eta hareharriz egindako mugarria.

Nola heldu

190 m-ra dago, Arezti baserriaren iparraldean. Amañako ikastetxearen ondoan dagoen bidetik hasita eta saihesbidearen gainetik iraganda, Untzamako zabortegira heltzean 180º biratu eskuinera, eta ondoren, Lindari menditik jaisten den mendi bizkarrean uzten digun bidea hartu. Zelaigune txiki bat igaro ondoren, metro batzuk jaitsi. Bide azpian aurkituko dugu, alanbre-hesiaren atzealdean.

Markak

ZALDUA/EIBAR 1889/ERMUA. Plaka metaliko bat du erantsita “ERMUA/ZALDIBAR/EIBAR” inskripzioarekin. Hiru udalerriak banatzen dituen muga goiko aldean dago markatuta.

Oharrak

Mugarri hau abiapuntu gisa ezarri dugu, eta 01 zenbakia egokitu diogu, hiru udalerriak mugatzen dituelako.

Argazkiak

Egin klik argazkietan handiago ikusteko

Dokumentuaren akzioak