Elorretabekoa

Deskargatu: KML - GPX
Zenbakia
10
Koordenatuak

X: 541652 Y: 4782473
Lat: 43.1919989765 Long: -2.48865157298 (+ gehiago koordenatuei buruz)
Altuera
467
Kategoria
Lurralde-muga. Mugarriak bi udalerri banatzen ditu: Eibar eta Ermua
Ezaugarriak

Oinarri karratua, prisma itxura eta kareharriz egina dagoen mugarria.

Nola heldu

Hesiaren barnean dago, Elorretabekoa baserriaren atzealdean (igotzerakoan eskuinaldean). Aurreko mugarritik 278 m-ra dago, 346º ipar-mendebalderantz.

Markak

Plaka metaliko bat du erantsita “Ermua – Eibar / M6” inskripzioarekin.

Oharrak

Antzina baserriko kortan zegoela esaten da, eta beranduago orain dagoen tokira aldatu zuten.

Argazkiak

Egin klik argazkietan handiago ikusteko

Dokumentuaren akzioak