Elorretaburu

Deskargatu: KML - GPX
Zenbakia
11
Koordenatuak

X: 541629 Y: 4782570
Lat: 43.1928736618 Long: -2.48892733308 (+ gehiago koordenatuei buruz)
Altuera
503
Kategoria
Lurralde-muga. Mugarriak bi udalerri banatzen ditu: Eibar eta Ermua
Ezaugarriak

Kareharriz eginiko mugarri hau prisma itxurako bi harriz osatuta dago, bata karratua eta bestea angeluzuzena. Elorretabekoa eta Elorretagoikoa baserrien artean dago kokatuta, artez beteriko gune batean.

Nola heldu

Ermutik hasita, Elorretagoikoa baserrira heldu baino pixka bat lehenago eskuinean artadi bat dago. Artadiaren barnean dago, asfaltozko bidetik hego-ekialderantz 30 m-ra. Aurreko mugarritik 99 m-ra dago, 343º ipar-mendebalderantz.

Markak

Harrietako batek gurutze bat dauka zizelkatuta Ermurantz begira dagoen aldean. Bestean Eibarko eta Ermuko herrien lehenengo letrak daude markatuta.

Oharrak

“Arrikurutz” izeneko 13. mugarriak gurutzearekin zerikusia duen zerbait izan beharko lukeela iruditzen zaigu. Hala ere, 11. mugarri honek dauka gurutzea.

Argazkiak

Egin klik argazkietan handiago ikusteko

Dokumentuaren akzioak