Arrikurutz

Deskargatu: KML - GPX
Zenbakia
13
Koordenatuak

X: 541714 Y: 4782760
Lat: 43.1945798069 Long: -2.48786696348 (+ gehiago koordenatuei buruz)
Altuera
548
Kategoria
Lurralde-muga. Mugarriak bi udalerri banatzen ditu: Eibar eta Ermua
Ezaugarriak

Oinarri karratua, prisma itxura eta hareharriz egina dagoen mugarria.

Nola heldu

Elorretagoikoa baserritik Urkora igotzeko bidea jarraitu, ezkerrean aurkituko dugun putzua atzean utzi eta igoera motz baten ondoren alanbre-hesiari jarraituz, azken honek 90ºko iskin bat egiten duenean gure eskuinaldean aurkituko dugu. Aurreko mugarritik 128 m-ra dago, 42º ipar-ekialderantz.

Markak

Ez dira markak ikusten.

Oharrak

1927ko aktaren arabera eta hark dakarren ordenaren arabera, mugarri hau Arrikurutz deitu beharko litzateke. Halabeharrez, 11. zenbakiak dauka gurutzea zizelkatuta.

Argazkiak

Egin klik argazkietan handiago ikusteko

Dokumentuaren akzioak