Baskaranburu

Deskargatu: KML - GPX
Zenbakia
29
Koordenatuak

X: 542088 Y: 4786084
Lat: 43.2244894012 Long: -2.48301142089 (+ gehiago koordenatuei buruz)
Altuera
420
Kategoria
Lurralde-muga. Mugarriak bi udalerri banatzen ditu: Eibar eta Markina
Ezaugarriak

Oinarri karratua, prisma itxura eta kareharriz egindako mugarria.

Nola heldu

Aboaga baserrien tartean dagoen bidetik igo. Haritz batera heltzerakoan, ezkerraldean dagoen atea zeharkatu, pinudiaren lautada gurutzatu eta belardira eramaten gaituen hesia pasatu. Gure ezkerrean aurkituko dugu mugarria, belardiaren mugan. Aurreko mugarritik 559 m-ra dago, 87º ipar-ekialderantz.

Markak

E eta MJ letrak ditu zizelkatuta. Plaka metaliko bat du erantsita “Markina-Xemein eta Eibar / M9” inskripzioarekin.

Oharrak

Aboagazpikoa baserriko Jose Arizmendiarretak esan zigun non aurkitu.

Argazkiak

Egin klik argazkietan handiago ikusteko

Dokumentuaren akzioak