Zaturioko zubia

Deskargatu: KML - GPX
Zenbakia
34
Koordenatuak

X: 546195 Y: 4783457
Lat: 43.2005956048 Long: -2.43266164873 (+ gehiago koordenatuei buruz)
Altuera
42
Kategoria
Udalerrien arteko muga.
Oharrak

Mugarria desagertuta dago. Juan Maria Irustaren arabera (Zaturio etxearen bizilaguna), N634 errepidearen ertzean zegoen, justu Zaturio errekaren gainean. Errepidearen zabaltze lanetan kendu egin zutela esan digu. Eskuratu dugun informazioarekin koordenadak markatu ditugu. Hala ere, mugarri honen erabilgarritasuna Zaturio errekaren eta Deba ibaiaren arteko elkargune puntua zehaztea da. Puntu honetatik aurrera, mugak Deba ibaiaren ibilguaren ardatzetik jarraitzen du Maltzaga ingurura arte. Gutxi gorabehera Deba ibaiaren ibilguaren ardatza eta trenbidearen ardatza elkartzen diren puntu teorikoan dago mugarria.

Dokumentuaren akzioak