Kiñarra

Deskargatu: KML - GPX
Zenbakia
53
Koordenatuak

X: 544825 Y: 4780044
Lat: 43.1699463469 Long: -2.44979981533 (+ gehiago koordenatuei buruz)
Altuera
529
Kategoria
Udalerrien arteko muga. Mugarriak bi udalerri banatzen ditu: Eibar eta Bergara
Ezaugarriak

Oinarri karratua, prisma itxura eta kareharriz egindako mugarria.

Nola heldu

San Salbadorreko ermitatik heldu gaitezke, Topinburura igotzen den bidezidorrari jarraituz. Salbadorekurutzea atzean utzita, zelaigunean ezkerreko bidea hartuko dugu. Gure bidea baino beherago, paraleloki, beste bide bat dago. Bi bideen artean bi edo hiru pago daude, eta mugarria horien ondoan dago. Azurtzatik ere heldu gaitezke. Lehenengo San Salbadorrera doan bidea hartuko dugu, ondoren bide hori utzi eta eskuinetik jarraituko dugu. Metro batzuk aurrerago ezkerrean dagoen beste bide batetik segituko dugu, San Salbadorrera eta Topinburura joateko bidearekiko paralelo dagoena. Salbadorekurutzea mugarria aurkitu arte jarraitu. Ondoren, aurreko puntuan azaldutakoa egin.

Markak

Goiko aldean mugaren lerroak kiebro txiki bat du. E eta B letrak daude markatuta.

Oharrak

Mugarri honen kokalekua Bergaran dagoen Pol-Pol Mendi elkarteko Luis Mari Alberdik adierazi zigun. 1927ko aktan ez da agertzen. Hala ere, guk gure lanean sartu dugu.

Argazkiak

Egin klik argazkietan handiago ikusteko

Dokumentuaren akzioak