Julian Zabaleta Barrenetxea
"Yulen" Elgoibarren jaio zen 1921ean. Aita eta ama ere elgoibartarrak ziren. Aita, Telesforo, don Antonio Arrillaga medikuaren txoferra zen eta ama, Josepa, Sallobente auzoko Musillo baserrikoa. Herri-eskolan ikasi zuen don Marino eta don Erasmo maisuekin. Lanbide-heziketan berriz Bernardo Ezenarro izan zuen marrazketa artistiko zein linealeko irakasle. 15 urterekin hasi zen lanean, Elgoibarko forjetan lehenengo eta Jose Leon Ziaran, Jarbe eta Danobaten beranduago. Eibarko Hortensia San Martinekin ezkondu zen 1951n eta bi seme izan zituzten. Bi zaletasun izan eta landu ditu: mendia eta marrazketa. Marrazketarako bereziki txikitatik erakutsi zuen berezko dohaina eta trebezia.
Zintak
# | Kodea | Iraupena | Grabazioaren data |
---|---|---|---|
1 | AB-876 | 60 minutu | 2010-01-01 |
2 | AB-877 | 60 minutu | 2010-01-01 |
3 | AB-878 | 60 minutu | 2010-01-01 |
4 | AB-879 | 30 minutu | 2010-01-01 |
Pasarteak
Dokumentuaren akzioak