Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Secundino Loidi Erquizia

1919 - 2010

Secundino Eibarren jaio zen, hobeto esanda: Eibarko udaletxean, bere aita udaletxeko atezaina izan baitzen. II. Errepublika aldarrikatu zen eguna gertutik bizi izan zuen: Secundino umea izan zen, bere aitak hala egiteko aginduta, Errepublikaren bandera bila zentro errepublikanora joan zena. Beharbada, Secundinori, aurrerantzean politikarekiko izan zuen konpromisoa gertaera horrek esnatu zion. Une latzak bizi izan zituen gerratean: frontean zegoela, nazionalak Eibarren sartu zirela eta bere aita eraman zutela jakin zuen; ez zuen gehiago bere aitaren berri izan. Armeria Eskolak izan zuen maestriako lehen promozio edo ikasle–taldeko kidea izan zen. Victor Sarasqueta lantegian jardun zuen beharrean eta gero bere tailerra sortu zuen. Txirrindularitza gustukoa zuen eta “Bicicleta Eibarresa”ren sorrerarekin zerikusi handia izan zuen. Club Ciclista-ren presidente izan zen eta baita Armeria Eskolako ikasle ohien elkarteko lehendakari ere. Esparru askotan lan ugari egin zuen Eibarren Secundinok.

Dokumentuaren akzioak