Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Kontzientzia politikoaren sorrera

18 urtera arte katolikoa; beti eramaten zuen arrosarioa poltsikoan. Irakurzaletasuna. Zalantza asko zituen, eta "marxismo reboluzionarixora" pasatu zen, baina ez zen Alderdi Komunistan egon. Gero, Sobietar Batasunean gertatutakoa ikusita, sozialismo demokratikoaren alde egin zuen.


Audioa entzun

Hizlariak

Gaiak

Transkripzioa

- Gizonak bere komentzimentuei eutsi egin behar die. Nekea da horrela eustea; beharrezko da, ordea. Gizontasuna irmotasun horren bidez neurtu ohi dugu. Gure gaurko gizona txikia da garaieraz, altueraz. Baina burua zut eraman du bizitza osoan zehar: Candido Eguren, zure bizitza guztian zu sozialista izan zara.
- Ez! Ez naiz izan izan beti sozialistia. Lehelengo, hamazortzi bat urtera bittartian, katolikua izan nintzan. Eta egunero nere errosarixua, bai goiz eta bai illuntzian be, errezatzen neban. Eta nere boltsilluan egoten zan egun guztian errosarixua: hamazortzi bat urtera bittartian. Orduan […] pixkat duda batzuek [...] eta irakurtzen eta ekin netsan gauza batzuek eta pasau nintzan “al marxismo revolucionario”. Ezta? O sea ke, komunista, esate baterako, baiña ez nintzan egon partiduan, komunistan. O sea ke, “como marxismo revolucionario”. Eta gero pasau ziranak Kruschev-egaz eta Rusian eruan ninduen sozialismo demokratikora. Eta gaur egunian ez dot uste marxista purua naizenik, ezta gitxiagorik be. Gaur egunian, pentsatzen dot indar ona eta indar txarra geure barruan dagola, egoismuan.

Dokumentuaren akzioak