Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Meabe eta Madinabeitiarekin sozialismo intelektualagoa; egunkari sozialistak

Eibarren sozialismoa hasi zenean denak "idazlari" bihurtu zirela dio. Jendeak erlijio berri baten antzera hartu zuen sozialismoa eta denek esan nahi zuten zerbait. Orduan, Tomas Meabe idazlea eta Jose Madinabeitia medikua etorri ziren eta `Adelante´ egunkaria sortu zuten. Sozialistei beste ikuspegi bat eman zien, intelektualagoa. "Sozialismo poetikoa". Biak poetak zirela dio. `Lucha de clases´ egunkariaren ale batzuk ere Eibarren editatu ei ziren, Hernandez zuzendaria Bilbotik Eibarrera alde eginda egon zen sasoian.


Dokumentuaren akzioak