Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Errepublika egunaren bezperan bertan hasi ziren Eibarko “zapatu inglesak”. 1931eko apirilaren 13an erabaki zen astea 44 lanordukoa izatea Eibarko tailerretan

2021/04/13
Apirilaren 12ko hauteskundeetan izandako emaitzen ondorioz, Udal berria eratu zen Alejandro Telleria alkateak zuzenduta.

Republikia (Azpilikueta)

Toribio Etxebarriaren Viaje liburuak eta Santiago Arizmendiarrietaren Mis Memorias obrak ederto asko islatzen dute egun haietako giroa eta poza. “Eibartarren Ahotan”en ere makina bat testigantza daude jasota egun haiek bizi izan zituztenen ahotik. Egun seinalatu haietan, aldarrikapenaren harira, beste hainbat erabaki ere hartu ziren. Besteak beste, kale-izen batzuk aldatzea; horrela, ordura arte Plaza de Alfonso XIII izenaren ordez Plaza de la República izena eman zitzaioin Untzaga plazari, Capitán Galán Bidebarrietari, García Hernández (Jakako matxinadaren buruetako bat, Galán kapitainarekin eta beste militar batzuekin batera) Estaziño kaleari edo Pablo Iglesias San Andres pasealekuari...

Ez zen makala izan herrian 1931ko urteko apirila:  18an, Udalak  euskal autonomiaren aldeko mozioa onartu zuen, Euskal Herriak beste herriekin dituen loturak ahaztu barik “bere buruaren jabe izateko eskubidea” aldarrikatuz; 29an, Arrate eta Gorosta bailarako alkate izendatu zuten Gregorio Atxa-Orbea, “Orbe” bertsolaria; Agiñaga auzorako Eladio Guisasola jarri zuten; egun berean, Alcalá-Zamora presidenteak “Hiri eredugarri” (PDF) titulua eman zion Eibarri...

Aldarrikapen historikoaren buru izan zen Eibarko udal administrazioak itxaropen, ilusio eta jakinminez betetako bide bati ekin zion, etorkizunak zekarzkion  laino beltzak uxatuko zituelakoan.  

Marrazkilariak hori guztia bere erara interpretatu du.

 

Mundo gráfico, 1931/05/13

 

Dokumentuaren akzioak

etiketak: 675urte