Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

José Francisco Gutiérrez Lazpita

Irakaslea, 1941-10-04

José Francisco Gutiérrez Lazpita. Eibarren jaio zen 1941eko urriaren 4an. Errioxan bizi da 1983az geroztik. Perito kimikoa. Matematiketan lizentziatua. Matematikako katedraduna. (jubilatua). Matematika eta Fisikako dozena bat liburu teknikoren egilea.

Lan-ibilbidea:

  • Eibarko Armeria Eskola.
  • Bilboko Larrauri argitaletxea.
  • Donostiako Editorial Donostiarra argitaletxea.
  • Eibarko eta Logroñoko Unibertsitate Laboralak.
  • Logroñoko Hermanos D’Elhuyar Institutua.
  • Elgoibarko Makina Erremintaren Institutua
  • Fuenmayorreko Tomás y Valiente Institutua.

BIOGRAFIA PERTSONALA

Eibarren jaio nintzen 1941ean. Amaitu berria zen gerra eta Eibar bonbardaketek txikituta zegoen.

Nire haurtzaroko jolasen eszenatokia suntsitutako eraikinen hondakin eta zaborren artetik eraikin berrien obretara iragaten joan zen, ugaritzen ari zirenak erantzuna emateko gero eta handiago zen etorkinen populazioari, galiziarra zena nagusiki.

Gaztaroa lapurtu egin zidaten, nire belaunaldi osoari bezala, eta nerabezaroa diktaduraren garairik gogorrenarekin batera gertatu zen: gazteoi gustatzen zitzaigun guztia pekatua zen, baina gutxi-asko lortzen genuen zerbait egitea.

Lanbide Heziketa ikasi nuen, horixe baitzen Eibarren garai hartan ikas zitekeen bakarra, eta nire gurasoek ez zuten baliabiderik kanpora ikastera bidaltzeko.

Ikasketa horiek amaitu bezain laster, Matematikako eskolak ematen hasi nintzen Armeria Eskolan bertan, non ikasi bainuen; eta, aldi berean, libretik Peritu Kimiko ikasketak egin nituen Donostian.

Ezkondu ondoren, loari eta familiari orduak kenduta, eta urte eta erdi igaro ondoren ikasturte bakoitza ateratzeko, Matematiketan lizentziatu nintzen, Euskal Herriko Unibertsitate estreinatu berrian.

Unibertsitate Laboraletarako oposaketak egin eta gero, Matematikako plaza bat atera nuen Eibarko Unibertsitate Laboralean; aldi berean, Matematikako eta Fisikako hainbat testu argitaratu nituen Bilboko Larrauri argitaletxean.

Nire lan-ibilbidearen erdia, betiere irakaskuntzara eta liburu teknikoak argitaratzera emana, Eibarren gertatu zen. 1983an Logroñora joan nintzen, eta eskolak ematen jarraitu nuen harik eta 2001ean erretiroa hartu nuen arte.

Irakaskuntza ofizialeko azken urteekin batera, Matematikako eskolak eman nituen Gestio Eskolan eta Alternantziako Ingeniaritza Eskolan, Elgoibarko IMHn kokatuak.

Gustuko dut opera eta baita Matematikak ere. Ez dut onartzen esaterik Matematikak aspergarriak direla.