Eibarko Udal berria

2015/06/11
Eibarko udal berria eratuko da zapatuan, ekainaren 13an. Adin-mahaiak zuzenduko du ekitaldia, hau da: hautetsi zaharrenak -Arcadio Benítez- eta zinegotzi gazteenak -Josu Mendikute- Udal Idazkari Nagusiarekin batera osatzen duten mahaiak.

Bilkura horretan Miguel de los Toyos Eibarko alkate izendatu eta 20 zinegotziak karguaz jabetuko dira. Beraz, egun horretatik aurrera Udal berria izango dugu Eibarren.

Legeak dioen bezala, hauteskundeak izan eta 20 egunera eratzen da udala. Hemen dituzue udalkideen izenak: Miguel de los Toyos (alkatea), Alberto Albistegui, Idoia Sarasqueta, Patxi Lejardi, Patricia Arrizabalaga, Pedro Escribano, Ana Telleria, Arcadio Benitez, Marisa Larrauri, Eneko Andueza (PSE); Igone Lamarain, Josu Cristobal, Leire Abanzabalegi, Gorka Errasti, Anafran Astigarraga (EH-Bildu); Eva Juez, Jaime L. de Gereñu, Mertxe Garate, Josu Mendikute, Elena Ibañez (EAJ-PNV); Itoiz García-Antón (Irabazi).

Eibarrek, Errepublika aldarrikatu zuenetik, alkate hauek izan ditu: Alejandro Telleria, Domingo Cortazar, Jose Gonzalez Orbea, Justo Oria Gorostiaga, Esteban Orbea Orbea, Luis Palacios Montejo, Javier Eguren Larrañaga, Jose Hernando Alberdi, Jose Maria Echeverria Iraolagoitia, Antonio Maria Yraolagoitia Orbea, Juan Eguia Sarasua, Antonio Landa Mendicute, Mikel Larrañaga Mandiola, Jesus Maria Agirre Arriola, Aurora Bascaran Martinez, Iñaki Arriola Lopez eta Miguel de los Toyos Nazabal.

Dokumentuaren akzioak

Eibarko Udal berria

Eibarko Udalbatza berria. Iturria: eta kitto Euskara Elkartea