Armagintzaren atalean bere bilakabidea azaltzen da: hasierako aztarnak, gremioak, lehenengo tailer handiak, historian zehar izan dituen eraldaketak... Grabatugintzak eta damaskinatugintzak ere garrantzia handia izan dute herrian: piezak mailuka kolpek dotoretuta, teknika asko landu izan dira: ataujia, nielatua, bozelketa, zizelketa... XX. mendean zehar, armak egitetik josteko makinak egitera igaro zen Alfa tailerra. Eta beste hainbat lantegi bizikletak egiten hasi ziren. Bizikletagintza eta kirola beti eskutik oratuta joan dira Eibarren: izen handiko kirol lasterketak jaio dira bertan herriko hainbat fabrika handitan (Orbea, BH...) egiten ziren bizikletak saltzearren.
Eibarko lanbideak: armagintza, grabatua, josteko makinak eta bizikletak
Atal honen helburua da Eibarren izaera osatu duten antzinako lanbideak eta lanabesak gogora ekartzea. Armagintza, grabatua, bizikleta eta josteko makinak.