Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko ermitak

Erlazionatutako elementuak
Las ermitas de Eibar

San Salvador

Non dago: Eibartik Elgetara bitarteko mendibide zaharrean dago, zuhaitzez inguratuta.

Garaiera: 435 metro.

Jaiak: Abuztuaren 6an.

San Salbador, Kiñarra, Eibar

 

Santa Kurutz

Non dago: Santa Kruz gainean bailara osoa azpian duela. Arratera joateko bide zaharraren ertzean dago.

Garaiera: 529 metro.

Azpimarratzekoak: Aldarearen erdialdean Kristo bat dago egurrezko horma batean, Karmengo Amabirjinaren margoa du eskuman.

Jaiak: Maiatzaren 3aren hurrengo domekan.

Santa Kurutz Eibar 

 

Akondiako San Pedro

Non dago: Bere izena daraman baserriaren aldamenean dago Kalamuarako bide zaharrean.

Garaiera: 610 metro.

Azpimarratzekoak: Egurrezko erretaula du, San Pedroren irudia han dela.

Jaiak: San Pedro egunean jai bada edo bestela hurrengo domekan. Meza ostean “konjurua” egiten da, zelaiak bedeinkatuz.

San Pedro Akondia

Zelaarteko San Roman

Non dago: Ixuako bidegurutzetik kilometro batera.

Garaiera: 475 metro.

Azpimarratzekoak: Gurutze bat horman eta taila bi; San Roman eta Santa Ageda, itxuraz berpizkunde garaikoak , XVI. mendekoak.

Jaiak: Santa Ageda egunaren hurrengo domekan.

San Roman, Agiñaga, Eibar

Egiako San Martin

Non dago: Izen berbereko baserriaren aldemenean. Garaiera: 195 metro.

Egoera: Gaur egun lastategia.

Azpimarratzekoak: Bere garaian korua zeukan eta berrogeita hamar hamarkadara arte kanpaiak zituen. Baita hiru aldare ere.

 

Gorostietako Santa Maria Magdalena

Non dago: Gorosta bailaran dago. Gorostabeña baserritik gertu.

Garaiera: 450 metro.

Egoera: Gaur egun belarra gordetzeko erabiltzen da.

Gorostietako Madalena


Dokumentuaren akzioak