Santutxueta
- Zenbakia
- 52
- Koordenatuak
-
X: 545331 Y: 4780053
Lat: 43.17001 Long: -2.44362
(+ gehiago koordenatuei buruz) - Altuera
- 546
- Kategoria
-
Udalerrien arteko muga. Mugarriak bi udalerri banatzen ditu: Eibar eta Bergara
- Ezaugarriak
-
Oinarri angeluzuzena, prisma itxura eta bi hareharriz eginiko mugarria.
- Markak / Inskripzioak
-
Bietako batean “1764” dauka zizelkatuta, eta goiko aldean muga dago markatuta.
- Egoera
-
Goroldioz beteta dago, eta erdi lurperatuta.
- Nola heldu
-
Aurreko kasuan bezala, bi aukerak proposatzen ditugu: Igartuko mendi-lepotik edo Azurtzatik. Aurreko mugarritik 85 m-ra dago, 203º hego-mendebalderantz.
- Oharrak
-
Inskribatuta duen data kontuan hartuta, zonaldeko mugarri zaharrenetarikoa izan behar da.