how to add a hit counter to a website
Logo Eibarko Udala Español

Gorostadiko laua

Zenbakia
30
Koordenatuak
X: 542830 Y: 4785791
Lat: 43.22182 Long: -2.47395
(+ gehiago koordenatuei buruz)
Altuera
515
Kategoria

Lurralde-muga. Mugarriak bi udalerri banatzen ditu: Eibar eta Markina

Ezaugarriak

Oinarri karratua, prisma itxura eta kareharriz egindako mugarria.

Markak / Inskripzioak

E eta JM letrak ditu zizelkatuta. Plaka metaliko bat du erantsita “Markina-Xemein – Eibar / M10” inskripzioarekin.

Egoera

Goroldioz beteta baina egoera onean.

Nola heldu

San Roman baserritik gertu San Ildefonso santutxua dago; bertatik, ekialdera doan pista hartu. Ondoren, jaisten jarraitu beharrean, igotzen den lurrezko bidea hartu, 400 m jarraitu bertatik bidegurutze batera eta txabola erori baten aztarnetara iritsi arte. Bidearen ezkerraldean dago, hurritz batzuen ondoan. Aurreko mugarritik 796 m-ra dago, 112º hego-ekialderantz.